Mahmud Ahmadineyad Irango presidenteak Jaled Mishal zoriondu du, exilioan dagoen Hamaseko burua, telefonoz. Su-etenarengatik. Hori bai, borroka hasi besterik ez dela egin gogorarazi dio: tropen erretiratzeak erabatekoa behar duela izan, Israelek muga guztiak ireki behar dituela eta “kriminal sionistak epaitu” egin behar direla.
Ahmadineyaden arabera, herrialde arabiar eta musulman guztiek eten behar dituzte harremanak Israelekin. Are gehiago: “Boikota egin behar diete Israelgo eta hura babesten duten herrialdeetako produktuei”.
Abdala bin Abdelaziz Saudi Arabiako erregeak, bestalde, Gaza berreraikitzeko 1.000 milioi dolar emango dituela jakinarazi du.
Irango presidenteak borroka ez dela amaitu gogorarazi dio Hamasi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu