IRAren zatiketak

2009ko apirilaren 24a
11:56
Entzun
Benetako IRA (RIRA). Ostiral Santuko Akordioa sinatzera eraman zuen bake prozesuaren aurka agertu zen. 1997an bereizi zen IRAtik. 1998ko abuztuan, Omagh hiriko atentatua egin zuen; 29 lagun hil eta 300 baino gehiago zauritu ziren.

Continuity IRA (CIRA). Sinn Feinen indar armatua 1997tik. Desadostasunak zirela medio, Sinn Feinetik banandu zen gero. CIRA ez zegoen bere kideak erakundeetan parte hartzearen alde. Oraindik indarrean dago, baina oso ahul.

Irlandaren Nazio Askapenerako Armada (INLA). 1974an sortu zen taldea, Irlanda batu bat aldarrikatzeaz gain, errepublika sozialista baten alde egin zuen. Su-etena onartu zuen 1998an, eta ordutik ez du atentaturik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.