Partida amaitu ondoren jakinarazi zuen Jose Angel Iribarrek Euskal Selekzioaren hautatzailea izateari utzi diola. Azken hemezortzi urteetan bera izan da Mikel Etxarrirekin batera selekzioko entrenatzailea. Federazioari eta jokalariei partidaren aurretik jakinarazi zien bere kargua utziko ziola." Jokalari guztiekin hitz egin du eta guztiei eskerrak eman dizkiet". Muniainek hirugarren gola sartu zenean Iribarri besarkada ematera joan zen eta "Ilusioa" egin ziola adierazi zuen.
Etxarrik bertan jarraitzen duela esan zuen Iribarrek, eta baita urte askoan jarraitzea espero duela ere. Ahal izan duten ondoena egiten saiatu direla ere adierazi zuen agerraldian.
Iribarrek selekzioaren hautatzaile kargua utzi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu