Irlanderazko eta galesezko egunkarien proiektuak

2004ko ekainaren 5a
16:34
Entzun
Galesen sortzera doan egunkari bateko banaketa eta marketin arduradun Connla Lawror beraien egunkariaren sortzea atzeratu egin dela azaldu du, izan ere, maiatzean ateratzekoak ziren, baina ezin izan dute.

Egunkariak berri horrek, 32 orrialde izango ditu, eta astelehenetik ostiralera argitaratuko da.

Hiru diru iturri dituztela esan du,bi urtetan jasoko duten diru laguntza; publizitatea eta akziodunak. Enpresariek ere ekarpenak egingo dituztela esan du, baina ekarpen txikiak.

Batzar erregionaletako aldaketak egin direnez eta ministroa aldatu denez gobernuarekin hasietarik hasi behar dutela, eta hori lana gehitzea dela esan du. Kontseilari berriak beste diru laguntza moeta batzuen aldekoak direla azaldu du, eta azpimarratu duenez, hori beraien onerako izan daiteke.

Besteak beste, kioskoetan, dendetan eta harpidetza bidez salduko dela esan du. Han ez dago konpainiarik harpideengana egunero iritsiko denik, eta beraz,harpidedunek kupoia eskuratu beharko dutela azaldu du, dendetan egunkaria eskuratzeko.



Irlanderaz argitaratzen den egunkariko Concoubar O Liathainek hartu du hitza gero. Berarentzatiazkoa oso urte garrantzitsua izan zela azaldu du, berak seme bat izan zuela, eta astekaria zena egunkari bihurtu zutela. Berak lan asko egin behar izan zuela esan du, baina, horrek poz handiak eman zizkiola.

astelehenetik ostiralera argitaratzen da. Egunkari txikia dela esan du, 4.000 ale argitaratzen dituela. “12 orri besterik ez ditu, lau koloretan eta euskarri txikian”.

Finatziazioa europatik lortzen dute, eta jakinarazi duenez, horri esker egingo dute aurrera datozen hiru urtetan. Astean hiru egunetan 16 orri egin nahi dituztela ere iragarri du.

Beraien gauzarik onena albisteak ematerakoan egiten duten lan ugaria dela azpimarratu du. Baina, banaketa arazoak dituztenez, egunkaria arratsaldeko seitarako bukatu behar izaten dutenz, muga bat dutela albisteei dagokionean. Horregaitik, era berezian lantzen dituztela azaldu du, eta ingleseko egunkari askok beraien lan moldeari jarraitu izana garrantzitsua dela azpimarratu du.

Datozen urteetan salmenta handiagoak izatea espero dutela dio, izan ere, Irlandako errepublikan hizkuntza berdintasunerako lege bat badagoela azaldu du, eta horren arabera enpresa asko derrigortuak daudela irlandeses ere publizitatea jartzeko. Iragarki horiek beraien egunkarian jarri beharko dituztela uste du.

Finantziazio lortzeko Irlandako Gobernuaren menpe daude.

Egunkariaren eta Berriaren ereduek inspiratu egiten dituztela esan du, eta beraien ametsa (irlandeses egunkari bat egitea) betetzeko gai direla pentsatzen dutela dio. “Gure elkartasuna erakutsi nahi diegun biei” esanez amaitu du hitzaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.