Auto-ilara luzeak sortu dira gaur Euskal Herriko zenbait errepideetan, abuztuko oporraldiaren irteera operazioan. Armiñonen (Araba) zazpi kilometroko auto-ilarak sortu dira Espainiarako norabidean, N-1 errepidetik AP-1 autobiderako sarreran.
Zenbait unetan, gainera, hamar kilometrokoa ere izan da auto-ilara hori. Ondorioz, Ertzaintzak tunelak itxi ditu tarteka, autoak barruan geratu ez zitezen.