Iruñean aurrekontuak luzatuko dituzte, PSNk kontra bozkatu ostean

2011ko abenduaren 22a
17:35
Entzun

Iruñeko Udaletxeko Osoko Bilkurak baztertu egin ditu datorren urterako UPNk aurkeztu dituen aurrekontuak, eta beraz, luzatu egin beharko dituzte. PSNk aldez aurretik iragarritakoa bete du, aurrekontuen kontra bozkatu du; Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak bezala. Ondorioz, UPNk ez du beharrezko babesik lortu, PPk bakarrik bozkatu baitu alde.

PSNren esanetan, UPNk  aurkeztutako aurrekontuak "murriztaileak baino asaldagarriak" dira. Adierazi du krisiaren ildotik "aurrekontuak neurtzeko beharra aitzaki, ezabatu egin dituztela auzoetako eta kolektiboetako inbertsioak, herritarren partaidetza eta zenbait gizarte politika".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.