Iruñeko ANVren udal bulegoa itxi dute

2008ko ekainaren 17a
18:50
Entzun
Iruñeko EAE-ANVko bi zinegotziek udaletxean erabiltzen zuten bulegoa itxi egin dute gaur, Udalak jakinarazi duenez, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak alderdi haren jarduera politikoak etenda dituela-eta.

Garzonek erabaki hura hartu zuenean, txosten juridikoa egiteko eskatu zuen Udalak, eta hor oinarritu da bulegoa ixteko. "Legealdi hasieran eman zitzaien udal bulegoa erabiltzeko eskubiderik ez dute ANV legez kanpoko alderdiko zinegotziek", esan du Udalak gaur.

Marine Pueyo eta Mikel Gastesi dira Iruñeko ANVko bi hautetsiak, eta Udalak bulegoan daukaten dokumentazioa hartzeko 24 orduko epea eman die. Gastesi eta ezker abertzaleko hainbat kide egoitzara joan direnean, udaltzainak oldartu egin zaizkie eta hauek denak identifikatu dituzte.

"Yolanda Barcina alkatearen erabaki hau mendeku politikoa da, eta ez du oinarri juridikorik. Argi ikusten da salbuespen egoera bizi dugula", adierazi du Gastesik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.