Atzo Iruñeko Erredingo harresitik erorita hil zen gaztea identifikatu du Espainiako Poliziak: irlandarra da, 23 urtekoa, eta Aidan Holly du izena.
Gaztea atzo 13:50ak aldera amildu zen harresitik, Frantziako atetik hurbil. Polizia iturrien arabera, "gehiegi edanda" zegoen, eta istripuz erori zen. Ostiralean iritsi zen Iruñera, lagunartean.
Gorpua Irlandara eramateko gestioak egiten dabiltza.
Gizartea
Iruñeko harresitik amilduta hildakoa irlandarra da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu