Iruñerrian atxilotutako lau gazteen senideak, kezkatuta

2008ko urriaren 3a
17:08
Entzun
Ibai Azkona, Iker Araguas, Gorka Sueskun eta Mikel Flamarike asteazkenean Espainiako Poliziak Iruñean eta Barañainen atzeman zituen gazteen senideek kezka agertu dute gaur, haiek torturak jaso ditzaketela-eta, inkomunikatuta daudelako. "Egia jakiteko zergatik ez dituzte zuzenean eraman epailearengana?", galdetu dute senideek Iruñean emandako prentsaurrekoan.

Kale erasoekin lotura dutelakoan atxilotu zituen Poliziak, Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, eta senideek harrezkero ez dute gazteei buruzko informaziorik. Operazioari "propaganda itxura" hartu diote familiakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.