Toki Alai eta Txingudi ikastoletako guraso elkarteek elkarretaratzea antolatu dute biharko, grebak gurasoei eragindako "kalte larriak" salatzeko. Donostian egingo dute protesta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean, 10:00etan. "Hezkuntza Sailak autobusetako ardura duenez, berari dagokio konponbide bat bilatzea. Jaurlaritzak Clece enpresari eman zion zerbitzua, eta berari dagokio enpresa presionatzea", adierazi dute guraso elkarteek. "Kontratako politika aldatu behar da, eskola publikoari arazo larriak sortzen dizkiolako", gaineratu dute.
Irungo gurasoek protesta egingo dute bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu