Israelek bi palestinar hil ditu errefuxiatu eremu bat airez erasotuta

2011ko uztailaren 5a
15:38
Entzun

Israelek Al-Bureik-eko errefuxiatu eremua erasotu du gaur goizean Gazan, eta erasoan bi palestinar hil ditu. Gazako osasun arduradunek baieztatu dutenez, hildakoak suzi bat bota nahi zuten mugaz bestaldera, Israelera, baina hegazkin batek misila jaurti die euren helburua lortu aurretik. Beste pertsona bat zauritu dute erasoan. Hildakoen nortasunik ez dute oraindik eman, eta inork ez du hartu bere gain Israelen aurkako eraso saioa. Hamasek eta Palestinaren aldeko beste erakunde armatu batzuk erasorik ez egiteko konpromisoa hartuta dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.