EKIALDE HURBILA

Israelen erasoen aurrean ez dela besoak gurutzatuta geldituko esan du Al Kaedak

2006ko uztailaren 27a
20:01
Entzun
Israelek Libano eta Gaza bonbardatzen dituen bitartean Al Kaeda ez dela geldirik geratuko esan du Aiman Al Zauahiri Al Kaeda erakundeko bigarrenak. Islamdarrak izan diren lur guztiak berreskuratu arte ez dutela etsiko adierazi du Zauahirik.

Islamdar guztien batasuna aldarrikatu du Zauahirik Al Jazeera telebistak gaur zabaldu duen bideo batean. Xiita eta sunitak batzeko deia ere egin du.Lur santua ere aldarrikatu du komunikatuan eta horren harira, garai batean Islamarenak izandako lur-eremuak berreskuratuko dituztela jakinarazi du.

Bestalde, AEB Amerikako Estatu Batuak eta Israel erasotuko dituztela esan du Zauahirik, eta “indar okupatzaileek” Islamdarren lurretan egindakoagatik “ordainduko” dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.