Guztira bederatzi palestinar hil dira gaur goizean Gazan eta Zisjordanian Israelgo Armadaren erasoengatik. Gazan sei palestinar hil dira eta Zisjordanian, berriz, hiru. Israelgo hainbat tanke Mughazin –Gazako iheslarien kanpamentuan– sartu dira eta sarraldiak sei hildako eragin ditu. Bigarren erasoa Nablusen (Zisjordania) izan da.Iturri palestinarren arabera, Israelgo soldaduek palestinako gartzela bat inguratu dute ustez ekintzaileak zeudelakoan eta gutxienez hiru palestinar hil dira.
Lekukoek azaldu dutenez, Israelgo Armadako ibilgailu armatuak goiz goizetik egon dira Mughazin inguruan. Soldaduak hainbat etxeen teilatuetan kokatu dira eta hondeamakinek hainbat lur eremu suntsitu dituzte. Israelgo Armadak baieztatu egin du operazioa goizetik egon dela martxan.
Palestinar iturriek adierazi dutenez erasoaldian bost miliziano hil eta beste bost zauritu dira. Bestalde izan diren beste bi aire erasoengatik miliziano bat hil eta beste 13 zauritu dira. Erietxeko iturriek jakinarazi dutenez 14 pertsona – umeak barne- zauritu dira tankeko jaurtiketengatik, hala ere, Israelgo Armadak esan du ez dituela jaurtigaiak bota. Gazako sarraldi honetan guztira 52 pertsona zauritu dira.
Nabluseko erasoaldian, aldiz, hiru palestinar hil dira. Said Abu Ali gobernadoreak berretsi duenez Israelgo tropek PalestinaKo Segurtasunaren bulegoa eta gartzela bat inguratu dituzte “ustezko terroristak” zeudelakoan. Israelgo indarrek, bart gauean, eraikuntza inguratu etabertakoei errenditzea eskatu diete lekukoek adierazi dutenez. Guztira Palestinako 107 polizia atxilotu dituzte operazio honetan.
EKIALDE HURBILA
Israelgo Armadak bederatzi palestinar hil ditu Gazan eta Zisjordanian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu