EKIALDE HURBIILA

Israelgo Armadak dio Hezbolako 20 ekintzaile hil dituela gutxienez

2006ko abuztuaren 1a
17:11
Entzun
Israelgo Armadak adierazi duenez Hezbolako 20 ekintzaile hil ditu Aita al Shaaben. Iturri militarrak diotenez “atzotik paraxutista unitate bat dago hirian”. Era berean, Hezbolak agiri bat plazaratu du gaur eta bertan dio Israelgo 15 soldadu hil edo zauritu dituela.

Goizetik Israelgo Armadako tropak, guztira bost unitate, Libanoko hainbat puntuetan ari dira armak bilatzeko eta Hezbolako gotorlekuak suntsitzeko helburuarekin. Haaretz egunkari israeldarraren arabera tropek Hezbola nagusi den gune bat kontrolpean dute Taibe hirian. Israelgo Armadak adierazi duenez bertatik “katyusha kohete asko jaurti ditu milizia xiitak”.

Hezbolak ere Israelgo soldaduen heriotzaren berri eman du.Milizia xiitak gaur ateratako agiri batean jakinarazi duenez Israelgo 15 soldadu hil edo zauritu dira borroketan, Aita al Shaaben Libanoko hegoaldean. Berria Al Manar telebistatik zabaldu dute. “Mujahidingoek zelata egin diete eta 15 israeldar hil dira”. Aurreko komunikatu batean Hezbolak adierazi duenez gaur goizean xiïta milizianoak tanke bat eta hondeamakina bat suntsitu dituzte eta hainbat israeldar hil edo zauritu dira hiri berdinean. Bestalde Al Jazeera telebistak jakinarazi duenez Israelgo hiru soldadu hil dira Libano hegoaldean, hala ere, Israelgo militarrek ez dute ezer baieztatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.