NBE Nazio Batuen Erakundeko segurtasun kontseiluak Israeli Gazatik erretiratzea exijitzen dion proposamena aztertuko du gaur. Qatarrek egin du proposamena eta erretiratzeaz gain, Palestinako herritaren aurkako erasoak bertan behera uzteko eskatzen dio.
Qatar -kontseiluan parte hartzen duen herrialde arabiar bakarra da- eta atzotik lantzen ari den proiektua nazioarteko komunitatea eta Madrilgo laukoteari (AEB, Errusia, EB eta NBE) zuzendua dago. Testuak, hainbat aldarrikapen jasotzen ditu. Alde batetik, Israelgo indarrak Gazatik erretiratzeko eskaera dago, palestinar funtzionarioak aske utzita. Beste aldetik, biztanle zibilen aurkako erasoekin amaitzea eskatzen da eta Genevako hitzarmena betetzeko.
“Testua bozketan sartzea zaila izango da”, adierazi zuen atzo John Bolton, AEBtako enbaxadoreak. Jean Marc de la Sabliere Frantziako enbaxadoreak ere, zuzenketa berriak proposatuko zituela esan zuen.
Israeli Gazatik erretiratzea exijitzen dion proposamena aztertuko du NBEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu