Karlos Iturgaitzek ukatu egin du hura EAEko PPko presidentea zen bitartean irregulartasunak izan zirenik alderdiaren finantzaketan, eta gaineratu du "bi eskuak" jarriko lituzkeela sutan harekin batera alderdiaren buruzagitza gidatzen lagun izan zituen Jaime Mayor Oreja eta Maria San Gilengatik.
1996 eta 2004 artea izan zen Iturgaitz EAEko PPren presidente, eta esan du tarte horretan Espainiako PPrengandik zetorren diruarekin soilik finantzatu zela EAEko PP ere. Iturgaitzen arabera, garai hartan EAEko PPk ez zuen "nahikoa kiderik diru sarrerak izateko".
Hura buruzagi izan bitarteko kontu guztiak Kontu Auzitegiak zein Alderdi Popularraren barneko kontu ikuskariek ikuskatuta daudela esan du Iturgaitzek.