Itxaron egin behar dela dio Zapaterok
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak, Sortuk ezker abertzalearen estrategian aldaketa bat suposatzen ote duen galdetuta, itxaron egin behar dela esan du gaur goizean Espainiako Diputatuen Kongresuaren atarian. Egin dizkioten galderei erantzun die esanez Alfredo Perez Rubalcabak egin zuela astelehenean bertan Gobernuaren adierazpen publikoa. Asteartean parlamentari sozialistekin ateak itxita egindako bilera batean, ordea, Zapaterok esan zuen Sortu Jose Mari Aznarren garaian aurkeztu izan balitz, PPk terrorismoaren aurkako bere politikaren arrakastaren emaitza balitz bezala aurkeztuko zukeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu