Ekonomiua

Itxierak Enkarterrietako industria sareari "kolpe handia" emango diola uste du Gueñesko alkateak

2006ko irailaren 13a
18:00
Entzun
Atzo iragarri zuen Reckitt Benckiser multinazionalak Gueñesen (Bizkaia) duen lantegia itxi eta 190 langile kaleratzeko asmoa duela. Irabaziak dituela aitortu du Reckitt Benckiserrek, baina Gueñesko ekoizpena Europako beste leku batzuetara eramanda handitu egin nahi dituela irabazi horiek. Hori dela eta, multinazionalak ez duela lantegi hori ixteko egiazko arrazoirik iritzi dio Koldo Artaraz Gueñesko alkateak (EAJ). Itxiera Enkarterriko eskualdeko industria sarearentzat "kolpe handia" litzatekeela ohartarazi du.

"Bat-batean, egun batetik bestera, eta arrazoik argirik gabe -enpresak argi eta garbi esan baitu irabaziak dituela-, estrategia enpresarial hutsa beste arrazoirik gabe, egun batetik bestera deslokalizazioaren aldeko apustua egin eta Poloniara alde egitea erabaki dute. Ekoizpena Europako beste herrialde batzuetara eramatea. Ez irabazirik ez dutelako, baizik eta irabazi handiagoak nahi dituztelako", salatu du Artarazek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Langileek nahi badute enpresarekin bitartekaritza lanak egiteko prest dagoela agertu du alkateak. Gueñesi ez ezik, multinazionalaren itxierak Enkarterrietako eskualde osoari eragingo diola ohartarazi du, eta kolpe handia izango dela haraneko industria sarearentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.