mendia

Iñurrategi eta Beloki G-IIIko gailurrera iritsi dira

2004ko uztailaren 26a
17:35
Entzun
Pakistanen goizeko 10:30 zirenean iritsi dira Alberto Iñurrategi eta Jon BelokiGasherbrum IIIko (7.952 m) gailurrera. Jose Carlos Tamayok buelta eman du. Gogorra izan dela, eta nekatuta iritsi direla esan dute gailurretik egin duten telefono deian. Ondo daudela azpimarratu dute, eta oraindik badutela indarra eta denbora 4. kanpalekura iristeko. Jadanik jaitsi dira 4. kanpalekura, ondo. Jaitsierako tarterik zailena ondo eginda, han bertan pasako dute gaua gaur, eta bihar abiatuko dira kanpaleku nagusira. Historian bigarren aldia da norbaitek mendi hori igotzen duela.

Iritsi aurretik, lan handia egin behar izan zuten kanpaleku Nagusitik 4.gora. Izan ere, elur asko zegoen, eta lan handia egin behar izan zuten bidea irekitzen.

Handik gora ere espero zutena baino zailtasun gehiago aurkitu dituzte: leku batzuetan elur ez hain ona, eta uste baino igoera teknikoagoa.

Beherako bidea errazago egiteko soka jarrita utzi dutela esan dute.

Gaua laugarren kanpalekuan pasako dute

Bi mendizaleak iritsi dira jada laugarren kanpalekura. Jaitsierako tarterik arriskutsuena zen gaur egin dutena. Han pasako dute gaua, eta bihar ekingo diote Kanpaleku Nagusirako bideari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.