Iurrebaso eta Suarez preso sartu dituzte, La Santen

2007ko apirilaren 3a
18:04
Entzun
Jon Iurrebaso eta Kepa Suarez euskal herritarrak preso sartu dituzte, La Sante (Frantzia) espetxean, ETAko kide direlakoan. Ostegunean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Dordogne departamenduan, Perigueux herrian. Polizi iturrien arabera, ohiko errepide kontrol bat igaro ondoren atzeman zituzten. Iturri berberen arabera, agiri faltsuak zituzten biek orduan, eta pistola bat ere bai. Epailearen aurrean deklaratu ondoren sartu dituzte preso.

Askatasuna erakundeak esan duenez, "atxiloketa unea bortitza" izan zela salatu dute Iurrebasok eta Suarezek, "nahiz eta komisaldegira eraman zituztenean tratua egokia izan zen". Prozedura kriminala ezarri diete biei eta, gaizkile taldeko kide izateaz, arma bat eramateaz eta matrikula faltsua erabiltzeaz akusatu dituzte.

Bilbotarrak dira, eta biak preso izanak. Iurrebasok 51 urte ditu eta Suarezek 47.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.