Atzo Beasainen Agirre Lehendakaria Centerrek eta Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubideaz, kulturaz eta berrikuntzaz antolatutako saioan Ixabel Olano (Beasain, 1925) ere mintzatu zen, Juan Jose Ibarretxe, Jose Manuel Castells eta Angel Oiarbideren ondoren. Bere herriko ikastolako lehen andereñoa izan zen Olano, eta 25 urtez jardun zuen. Ikastolen sorrerako hainbat pasadizo kontatu zuen. Hark zioenez, garai haietan dena zen oztopo, baina denak gainditu zituzten. Lan berean segitzeko dei egin zuen: "Ez dakit zer eginez, baina euskarari eutsi egin behar diogu".
Pozik azaldu zen erabakitzeko eskubidearen inguruan Euskal Herrian sortu den mugimenduarekin.
Gipuzkoako Hitza-k elkarrizketa egin zion joan den astean.