Eusko Jaurlaritzak gogor gaitzetsi du bart gaueko Leioako atentatua komunikatu baten bidez. EAEko Gobernuaren arabera, euskal gizarteari kalte baino ez diote egiten horrelako ekintzek: "euskal herritarrek desio duten elkarbizitzabaketsua urratzeaz gain, lanpostuak arriskuan jartzen dituzte, enpresen inbertsioak uxatzen baitituzte", esaten du Jaurlaritzaren idatziak.
Horrez gain, ETAren jaduna "absurdua eta irrazionala" da Jaurlaritzaren iduriko, eta talde armatuari ohartarazi dio euskal gizarteak ekintza horiek ez dituela ulertzen, eta behin eta berriz eskatu duela indarkeria eteteko.
Erreakzioak
Jaurlaritza: "Atentatuak elkarbizitza urratzen du, eta, gainera, lanpostuak arriskuan jartzen ditu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu