Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak kritikatu egin du EAEko Auzitegi Nagusiak Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariaren kontrako auziarekin segitzeko hartutako erabakia. "Izan ere, Ibarretxek hitz egiten duenean, elkarrizketa politikoa kriminalizatu egiten du Justiziak, baina Zapaterok hitz egin eta negoziatu duenean ETArekin eta Batasunarekin, hor ez du deliturik ikusten".
Ibarretxe epaitzen badute, "ezker abertzaleko kideekin politikaz hitz egiteagatik lehendakaria akusatuen aulkian ikustea gertaera historikoa" izango dela dio Azkaratek.
Jaurlaritza: "Ibarretxek hitz egiten duenean, elkarrizketa kriminalizatu egiten du Justiziak"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu