Atentatua Mutrikun

Jaurlaritza: " Inor ez du ETAk egiten duena ulertzen, ezta ezker abertzaleak ere"

2006ko martxoaren 1a
12:41
Entzun
Eusko Jaurlaritzak Mutrikuko erasoa gaitzetsi eta galdera bat luzatu du: "Bonbak jartzea erabakitzen dutenak ez dira ohartzen inork ez duela ETAk egiten duena ulertzen, ezta ezker abertzaleak berak ere?".

Jaurlaritzaren iritziz ETA bide okerrean ematen ari da urratsak. "Gizarte osoa aurrea begira dagoenean, ETAk atzera begiratzen du". Erasoen bidea ez da bakerako bidea Jaurlaritzak beste behin azpimarratu duenez: "Esan dugu beste zenbaitetan ere hau ez dela bakerako bidea eta gure iritzia berresten dugu: bide honetatik ez, bide honetatik ez da aurrera egiten, inolaz ere". Horrelako erasoek gizartearen itxaropena zapuztu eta nahasmena sortu besterik ez dute egiten, hori dela eta, indarkeria uzteko eskatu dio Jaurlaritzak ETAri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.