Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek hainbat datu eman ditu gaurko mobilizazio eta greba deialdiaren jarraipenaren inguruan. Hezkuntzan publikoan izan duen jarraipena %3 eta %4 bitartekoa izan da eta osasungintzan, berriz, %0,5ekoa Azkaratek emandako datuen arabera. Datu horietan oinarrituta honakoa ondorioztatu du Jaurlaritzako bozeramaileak: "Argi dago LAB eta Batasunaren ingurukoek bakarrik bat egin dutela grebarekin".
Era berean, greba eta mobilizazio egunarekin bat etorriz hainbat errepidetan ETAk burututako erasoak gaitzetsi ditu. Azkaratek honakoa azpimarratu du: "Batasuneko buruzagia banintz ez nintzateke pozik sentituko bat etortze honekin". Azkarateren aburuz ETAk sabotajea egin baitio gaurko "borroka egunari".
Greba eta mobilizazio eguna
Jaurlaritza: "LAB eta Batasunaren ingurukoek bakarrik bat egin dute bat grebarekin"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu