Jaurlaritzak aitortu du lantzen ari diren zirriborro bat dela ELAk eta LABek salatutako agiria

Berria
2016ko uztailaren 14a
14:45
Entzun

"Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko kideen artean lantzen ari den zirriborroetako bat da", azaldu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailak, ELAk eta LABek gaur goizean salatu duten agiriari erreferentzia eginez. Agiri horrek eragin mugatuko ituna orokortzea proposaten du, eta horregatik Angel Toña Enplegu sailburuaren dimisioa eskatu dute bi sindikatuek. 

Agiri horrek, "aztertu diren beste testu batzuek bezala", helburu argi bat duela azaldu du Gasteizko Gobernuak: "Gure langile batzuen lan baldintzak okertzea dakarten egoerak desblokeatzea". Enplegu sailak, gainera, Elkarrizketa Sozialerako Mahaian parte hartzera gonbidatu ditu, eta, bertan, "eguneroko lana eta dokumentuen edukia osorik ezagututa" ekarpenak eta proposamen berriak egin ditzaten. 

Jaurlaritzak azaldu du "eragile sozial guztiekin lan egiteko konpromisoari" eusten diola, eta "lan esparrua hobetzeko aurkezten diren proposamen guztiak" aztertuko dituela. "Euskadiko langileen lan baldintzak hobetzea dakarten akordioak" lortzea da Gasteizko gobernuaren helburua. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.