Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin ditu biharko Jon Anzaren heriotzaz deituta dauden mobilizazioak. Izan ere, haren arabera, "terrorismoa goratuko" dira ekitaldi horietan. Herrizaingo Sailak dio mobilizazioetarako jarritako karteletan Anzarena heriotza "hilketa" bezala jotzen dela.
Anzaren senideek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM), Non da Jon? plataformak, abokatuek eta beste hainbat eragilek lehengo larunbatean Baionan egindako agerraldian deitu zuten biharko mobilizazio eguna, eta Anzaren heriotza "gerra zikinaren ondorioa" dela esan zuten.
AAMk gaur salatu egin du Jaurlaritzaren erabakia, eta bihar eta datozen egunetan "gerra zikinaren eta errepresioaren aurrean kalera ateratzeko" dei egin du. "Jon Anzaren hilketaren erantzule politikoak gerra zikina garbitu nahian ari dira, gezurraren eta errepresioaren bidez heriotza honen arreta desbideratu nahian dabiltza. Baina Jonen gorpua agertu da eta Euskal Herrian inork ez du sinistu bertsio ofiziala. Horregatik daude urduri, eta horregatik ari dira hilketa hau salatzen ari garenon aurka mehatxuka".
Jaurlaritzak debekatu egin ditu biharko protesta mobilizazioak, baina AAMk kalera irteteko dei egin du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu