Jaurlaritzak dio ez dela harritu epailearen erabakiagatik

2007ko ekainaren 29a
13:42
Entzun
Roberto Saiz EAEko Auzitegi Nagusiko epaileak Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariaren kontrako auzia oraingoz artxibatu ez izana espero zutela esan du Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, ez direla harritu. "Epaileak beti eman dio arrazoia Ermuako Foroak dioenari, eta fiskalak eta Ibarretxek esandakoaren kontra aritu izan da".

Azkarateren ustez, "justizia modu politikoan" ulertzen dutenek soilik ulertzen dute epailearen jokabidea. Ibarretxek epaitegira agertu behar badu, "duintasunez" agertuko dela esan du Jaurlaritzaren bozeramaileak.

Hala ere, auziaren artxiboa eskatuko dutela esan du Azkaratek, epaileak aukera hori eman diela-eta.

“Fiskalak azkenaldian hori esan du eta, hark eskatuko balio epaileari, honek behin betiko amaitu behar luke auzibidea”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.