Jaurlaritzak ez dio konturik eskatu Mondragoni

2013ko urriaren 30a
21:59
Entzun

Aurreko egunotan Mondragon taldearekin izan duen ika-mika gogorraren ondoren, tonua baretu du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, eta hedabideetara bidalitako ohar labur batean ez dio konturik eskatu.

Jaurlaritzak berretsi egin du prest zegoela Fagor Etxetresnen bideragarritasun plan batean parte hartzeko, beti ere "erreala eta egingarria"  bazen eta Mondragon taldeak bere finantza ekarpena egin izan balu."Soilik alde guztien ekarpenarekin zen posible". Ikusita Mondragonen erabakia zen den, Jaurlaritzak "ulertu" egiten du Fagorreko bazkide eta langileen "atsekabea". "Enpleguan eragin txarra izango du egoera honek. Bat egiten dugu Fagorren menpe zuzenean edo zeharka dauden familien kezkarekin, baita krisiaren ondorioz lana galdu duten Euskadiko milaka familiekin ere".

"Europako legediak finkatzen dituen mugak errespetatu", Jaurlaritzak bere borondatea berretsi du Mondragonekin eta  Fagorrekin batera "egoera honen eragin sozial eta ekonomikoa arinduko lukeen edozein alternatiba bultzatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.