Jaurlaritzak uste du "zentzuduna" dela Aernnovaren erabakia

2015eko azaroaren 17a
18:07
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak azaldu du kaleratze txostena bertan behera uztearen inguruan informazio gehiagorik ez duela. Hala ere, uste du erabaki "zentzuduna" dela eta kaleratze txosten bat eman aurretik bestelako aukerak dauden aztertu behar dela.

Gasteizko Udalarentzat "lasaigarria" da Aernnovako zuzendaritzaren erabakia; berri ontzat jo du, baina, "gertakarien zain", zuhur azaldu da.

ELA sindikatuak, bestalde, uste du erakundeek eginiko presioaren ondorio dela enpresaren erabakia. Hala ere, lantaldean "ziurgabetasunak" jarraitzen duela ohartarazi du, ez baitute "enplegu bermerik".

LABek, berriz, poza azaldu du kaleratze txostena bertan behera uztearen aurrean, baina nabarmendu du zuzendaritzaren "mehatxuak bere horretan" dirauela.

EH Bilduk Aernnovako langileak zoriondu ditu. Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko biltzarkidearen arabera, “langileen aktibazioa eredugarria izan da”. Hala ere, zuhur azaldu da: "Erregulazio txostena bertan behera uzteagatik oso pozik gaude baina, oraindik, dena konfirmatu artean, kontu handiz jarraituko dugu gaia”

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.