Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Energia Estrategikoa 2020 plana auzitara eraman du Aralarrek. Planak ingurumen eraginaren azterketa behar du, talde politikoaren esanetan, baina ez du halakorik. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian salaketa aurkeztu du taldeak.
Administrazio publikoaren betebeharra da, plan estrategikoak egiterakoan, egitasmo horiek ingurumenean izango duten eragina aztertzea, Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkidearen esanetan. Jaurlaritzak ez duela eragin hori aztertu ohartarazi du, eta planak ez duela ez politikarien ez herritarren iritzirik jaso.