Jaurlaritzaren iritzian kontraesankorrak dira Anoetako proposamena eta kale borroka

2006ko azaroaren 14a
15:59
Entzun
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek azaldu duenez, Batasunak Anoetan aurkeztu zuen Orain herria, orain bakea dokumentua eta azkenaldian ugaritu diren kale borroka ekintzak kontraesankorrak dira. Kale borroka ekintza horiek "larriak" eta "justifika ezinak" direla ere esan du, gainera.

Bestalde, "Espainiako Justiziaren gelditasunak, justiziaren erabilera politikoak, eta Batasunaren legez kanporatzea ez konpontzeak" ere, prozesuan ez dutela "inolako ekarpenik" egiten azpimarratu du.

Prozesua bizitzen ari den uneak, "denon parteko hausnarketa serioa eta lasaia" eskatzen duela iritzi dio Azkaratek, eta Ahotsaken lana "erreferentzi" gisa hartu behar dela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.