Jaurlaritzaren ustez EBtik kanpo ez dago etorkizunik

2005eko maiatzaren 30a
15:35
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren iritzian, gizarteari azaldu egin behar zaio EB Europako Batasunetik kanpo "ez dagoela etorkizunik". "Autokritika" egin beharra dagoela iritzi dio, Europako Konstituzio Itunari Frantziak ezetz esan ostean, eta diotenez, gizarteari azaldu behar zaio "Europa merezi duen proiektua dela, eta izango dela".

Kaleratu duten oharrean diotenez, "globalizazioaren erronken aurrean, Europak proiektu sendo bat behar du, munduan ahots propioa izateko, munduko beste potentziekin batera".

"Ekonomia eta giza garapena eredu bakarraren inposizioa" gertatu ez dadin, Europa sendoa behar beharrezkoa dela iritzi dio.

Jaurlaritzaren iritzian, gizartea guzti horretaz ohartu ez bada, klase politikoak ez du ondo azaldu proiektuaren garrantzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.