Javier Rojo: "Otegik badaki zein arazo izan ditzakeen Zuzenbide Estatuarekin bat ez datozen ekintzak egiten dituenean"

2006ko martxoaren 10a
15:34
Entzun
tzoko greba eta mobilizazio egunaren harira Grande-Marlaskak Arnaldo Otegi eta Batasuneko, Askatasunako eta LABeko beste zenbait buruzagi inputatzea Zuzenbide Estatuaren ohiko jarduna betetzea iruditzen zaio Javier Rojo Espainiako Senatuko presidente eta PSE-EEko kideari. Nolanahi ere, bake prozesu bat etor daitekeela-eta itxaropentsu agertu da Rojo.

"Otegi zer egiten duen dakien herritar bat da, eta, beraz, badaki zein arrisku hartzen dituen eta zein arazo izan ditzakeen Zuzenbide Estatuarekin bat ez datozen ekintzak egiten dituenean", esan du Rojok Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Otegi, Juan Mari Olano, Pernando Barrena, Arantza Zulueta, Rafa Diez eta Juan Joxe Petrikorena inputatu ditu, atzoko greba eta mobilizazio egunean gertatutako "delitu ekintza ugariengatik". Inputazio horiek "normaltasunez" hartu behar direla erantsi du Rojok: "Herrialde zibilizatu bateko eta instituzioek funtzionatzen duten herrialde bateko normaltasunarekin hartu behar dira gauza horiek.

Nolanahi ere, euskal gizartea "heldua" dela nabarmendu du, eta euskal herritarrei "entzuteko" eskatu dio Otegiri. "Gertatzen zaizkigun gauza horiek guztiak gorabehera, euskal gizartea gizarte heldua da, eta Otegi jaunak eta hark ordezkatzen duen mundu horrek euskal herritarrei entzun beharko lieke; euskal herritar guztiei. Guztiei enzungo baliete, ziur aski, gutxiago sartuko lukete hanka".

Gizartearen "heldutasun" horretatik abiatuta, bakea lortzeko itxaropentsu agertu da Rojo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.