Jesus Egigurenek dio ezin direla alderatu ETAren eta 'Alakrana'-ren bahiketak, "honek ez duelako oinarri politikorik"

2009ko azaroaren 9a
13:47
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako Justiziari Alakrana auziko bi presoak Somaliaren edo Kenyaren esku uzteko eskatu diola-eta, Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteari Alakrana-ren eta ETAren bahiketak aldera al daitezkeen galdetu diote, eta ezetz erantzun du. "Nik ez nituzke alderatuko. [Alakrana-ren] Kasu honetan, adibidez, ez dago oinarri politikorik. Hemen lehentasuna argi dago: bahituen bizitza bermatzea". El Diario Vasco egunkarian egin ditu adierazpenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.