Jokin Uraini presoari (Mendaro, Gipuzkoa) 197/06 doktrina aplikatu eta kartzela zigorra 2016ra arte luzatu dio Espainiako Auzitegi Gorenak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. 23 urte daramatza preso Urainek eta luzatze hori, AAMren ustez, "biziarteko zigorra da".
1986eko urtarrilaren 10ean atxilotu zuten eta aurtengo abuztuaren 29an bete zuen zigorra. 23 urteotan Herrera de la Mancha, Carabanchel, Sevilla, Teruel, Bonxe... kartzelatan eduki izan dute. Gaur egun Dueñasekoan (Palentzia, Espainia) daukate.
"Espainiako eta Frantziako gobernuek espetxe politikarik ankerrena ezarri dute euskal preso politikoen aurka", dio AAMk.
Jokin Uraini beste zazpi urtez luzatu diote espetxe zigorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu