Jon Aingeru Otxoantesanaren senideek istripua izan dute bisitatik bueltan

2006ko abenduaren 11
17:54
Entzun
Etxeratek jakinarazi duenez, Hendaiara (Lapurdi) trenez i ziren, eta handik Algortara (Bizkaia) autoz egiten ari ziren bidean gertatu zen istripua. A8an irrist egin zien autoak, Itziar (Gipuzkoa) parean, eta atzetik zetorren furgonetak jo egin zituen. Ez zuten kalte fisiko larririk jasan.

22:30ak aldean gertatu zen istripua, A8an, itziar parean. Autoa labaindu egin zitzaien, eta 360 graduko buelta eman zuen. Autoa gelditu egin zen, baina atzetik zetorren furgoneta batek jo egin zituen. Gurutzetako erietxera eraman zituzten, eta kalte fisiko larririk ez zutela esan zieten medikuek.

Etxeratek salatu duenez, "astea joan astea etorri PSOEk eta UMPk eginarazten" dizkieten milaka kilometroek aurten eragin duten 21. istripua da", eta istripu horien ondorioak 45 senide eta lagunek jasan dituzte.

"Zenbaki hotz horiek, sakabanaketa, senide eta lagunontzat, heriotzaren eta saminaren tonbola dela erakusten digute, gure bisita eskubidea gauzatzeko, astea joan eta astea etorri gure biziak arriskuan jartzea behartzen baikaituzte, ondorio ezin larriagoak

eraginez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.