Jose Antonio Varela, Ertzaintzako zuzendari berria

2009ko maiatzaren 11
17:12
Entzun
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu berriak Jose Antonio Varela Gonzalez jarriko du Ertzaintzako zuzendari. 1982tik ertzaina da Varela eta Jon Uriarteren lekua beteko du. Jaurlaritzak bihar egingo du gobernu kontseiluaren lehen bilera eta orduan izendatuko ditu kargu berriak.

Donostian jaio zen Varela, 1959an, eta Herrizaingo Sailak dio zuzenbideko eta psikologiako hainbat lan ere egin izan dituela. Gasteizko eta Muskizko (Bizkaia) ertzain etxeetan ardurak eduki izan ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.