Batasuneko mahaikide Joseba Alvarezek gaur arratsaldean eman duen prentsaurrekoan adierazi duenez, EAEko Auzitegi Nagusiak presioei ez diela amore emango eta kontzentrazioaren debekua altxatuko duela espero du. Etziko kontzentrazioa urtero egiten dela eta sekula ez dela erasorik izan esan du Alvarezek.
"HB-EH-Batasunak ez du inoiz inongo banderen erreketarik antolatu", adierazi du Batasunako mahaikideak. Baina hala ere, balizko istiluek oinarrizko eskubideak ezin dituztela kendu azpimarratu du Alvarezek. "Euskal Herria Apartheid egoeran bizi dela egia da, eta gizarteko pertsona batzuk egoera horren aurrean, lehengo igandean jokatu zuten bezala jokatzen dute", esan du Alvarezek.
"Eusko Jaurlaritzak nahi duenean badaki aurre egiten Madrilgo erabakiei", adierazi du Batasunako mahaikideak Eusko Jaurlaritzaren jarrerari buruz zer pentsatzen duen galdetu diotenean.
Joseba Alvarez: "Espero dugu EAEko Auzitegi Nagusiak presioei ez diela amore emango eta kontzentrazioaren debekua altxatuko duela"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu