Joseba Fernandez Aspurzek inkomunikatuta segitzen du

2010eko martxoaren 20a
10:23
Entzun
Joseba Fernandez Aspurz astearteko tiroketan atxilotu zuten ustezko etakidea Levallois Perreteko polizia etxean daukate, inkomunikatuta. Frantziako legediaren arabera, gehienez gaur arratsaldera arte izan dezakete egoera horretan; orduan eramango lukete epailearen aurrera.

Poliziak asteartean hura baizik ez zuen atzeman, eta harekin batera leudeken beste sei lagun topatu eta atxilotu nahi ditu. Haietako bat Arkaitz Agirregabiria del Barrio dela dio.

Bigarren eskuko auto denda batetik ustezko etakideek sei auto harrapatu ostean jazo zen tiroketa, Dammarie les Lysen. Frantziako polizia bat zendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.