Josune Arriaga (Iruñea) presoa gaur arratsaldean libre utziko dute, Paueko (Frantzia) Auzitegiak defentsaren eskaera onartu egin duelako goizean, Askatasunak jakinarazi duenez.
Joan den azaroaren 26an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Bidarrain (Nafarroa Beherea), Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatuta, hark ETArekin harremana duelakoan. Arriaga Espainiaratzea eskatua du Auzitegi Nazionalak. Pauen eduki dute preso azken asteetan.
Esakera urtarrilaren 15ean aztertuko dute Pauen, eta bitartean kontrolpean utziko dute libre.
Josune Arriaga aske utziko dute gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu