Joxean Elola: "Lortu dute beldurtzea, baina aurrera jarraitzen dut"

2007ko maiatzaren 24a
16:21
Entzun
Joxean Elola Getariko Udalerako PSE-EEren hautagaiak esan du berak badakiela "zein ingurutatik" jaso duen erasoa gaur bere autoak, "eta ez dakienak, ikusi nahi ez duelako da". Erasotzaileei esan die "euren esku" dagoela "proiektu politikoa aurrera ateratzea edo horrela segitzea". Zarauzko udaletxean egin ditu adierazpenak Elolak, erasoaz hitz egiteko.

"Klasean nintzela gertatu da erasoa [irakaslea da] eta ikasleek esan didate telefono mugikorra joka ari zela". Etxera deitu du ondoren, eta han esan diote zer gertatu den.

Erasotzaileen asmoa bera "beldurtzea" dela uste du Joxean Elolak, "eta lortu dute, nahiz eta ez garen berriak kontu honetan. Aurrera jarraitzen dugu". Udalaren-eta "oso babes handia" jaso duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.