Juanito Oiarzabalek Annapurna igo du gaur, bere 24. zortzimilakoa

2010eko apirilaren 27a
19:01
Entzun
Oh Eun-Sun korearra ez da Annapurnako gailurrera gaur iritsi den bakarra, Juanito Oiarzabalek (Gasteiz, 1956) ere 8.091 metroko gailur hori zapaldu baitu, Euskal Herrian 12:15ak zirela. Gaurkoarekin 24 zortzimilako egin ditu -batzuk hiru aldiz igoak ditu- eta munduko hamalau mendi garaienak gehienetan igo dituen mendizalea izaten jarraitzen du.

Hamalau zortzimilakoak birritan igotzen aurrena izan nahi du Oiarzabalek -denak behin behintzat igoak ditu- eta, horretarako, sei mendi igo behar ditu oraindik. Udaran Nanga Parbatera iristeko asmoa dauka eta udazkenean Shisha Pangmako igoerarekin saiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.