Erreakzioak

"Juridikoki aberrantea" iruditzen zaio EAJri

2003ko irailaren 3a
15:41
Entzun
Eusko Legebiltzarreko SA Sozialista Abertzaleak taldeak parte hartzen duen bozketak baliogabetzeko eskera "juridikoki aberrantea" iruditzen zaio Emilio Olabarria EAJko legebiltzarkide eta Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide ohiari.

SAren bozketak baliogabetzeko, elkarte horretako legebiltzarkideek talde mistoan egonez gero, orain arteko aukeren alde barik, beste aukera batzuen alde bozkatuko luketela frogatu beharko litzateke Olabarriak esan duenez. "Zuzenbidean deabruzko froga esaten zaiona da; ezinezko proba. Izan ere, asmoak, aldartearekin zerikusia duten jarrerak, pentsaera ideologiko eta politikoarekin zerikusia dutenak ezin dirafrogatu, eta arrazoizkoena, talde mistoan egonez gero ere gauza bera bozkatuko luketela pentsatzea da", azaldu du EAJko legebiltzarkideak.

Jose Maria Michavila Espainiako Justizia ministroak iragarritako neurriak, beraz, "helburu politiko argia" du Olabarriaren iduriko, eta ez juridikoa. "Botoak pilatzeko harrobia aurkitu du hemen PPk; botoak pilatzeko, indarkeriaren aurkako irudi indartsua, itxurazkoa, proiektatzen du. Era berean, gainerako alderdiek ez dutela indarkeriarekiko jarrera bera iradokitzen du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.