"Justizia moderno eta independentea" eskatu du UPyDk, "alderdi politiko zaharren manipulazioari aurre egiteko"

2009ko otsailaren 26a
18:31
Entzun
"Justizia moderno eta independentea" eskatu du gaur UPyDk, "alderdi politiko zaharren manipulazioari aurre egiteko".

Aurrerapenerako eta Demokraziarako Batasuna (UPyD) alderdi eskuindarraren Arabako zerrendaburu Gorka Maneirok Gasteizen eginiko agerrialdian esan du "manipulazio" horrek "Espainiako Justiziaren administrazioan gainbehera sakona" eragin duela.

"Espainiako Justiziaren -Euskadikoa barne- kalitate txarra [Justiziaren] autonomia edo independentzia ezaren ondorioa da, PSOE, PP eta [euskal] alderdi nazionalistek botere judiziala kontrolatzeko duten antsiaren ondorioa", esan du Maneirok, Gasteizko epaitegiaren nahiz Arabako Diputazioaren egoitzaren aurrean eta Andra Mari Zuriaren plazan komunikatua irakurrita.

"Justiziaren alde PSOEk eta PPk eginiko itun ospetsua Justizia banatzeko eta elkarri ez erasotzeko ituna besterik ez zen izan", salatu du. Gainera, haren iritziz, Justizia administratzeko sistema autonomikoak eratzeko euskal nazionalistek eginiko eskariek "egoera okertu besterik ez" dute egingo, "[Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu] Azkarragaren eta [Eusko Jaurlaritzako] Ibarretxe lehendakariaren jardun bakarra Euskadiko Justizia administrazioari zilegitasuna kentzea eta jazartzea izan da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.