Azken egunotan Donostian gertatu diren istiluak direla-eta, kale erasoei aurre egiteko neurri eragingarriak eskatu zizkion atzo Odon Elorza Donostiako alkateak Jaurlaritzari. Erasoen egileka "txanoekin estalitako hamalau mutiko" zirela adierazi zuen Elorzak, haiek atzematea erraza behar duela iradokiz.
Haserre agertu da gaur Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua Elorzaren adierazpen horiekin; "demagogia" egitea leporatu dio Donostiako alkateari. Horrelako adierazpen horien ordez, Udaltzaingoa eta Ertzaintza zoriontzeko eskatu dio Balzak Elorzari, "eragozten dituzten eraso guztiengatik".
Prozesua indarrean izan den bitartean Jaurlaritzak PSOEri babesa eman diola oroitarazi dio: "eta, orain, lehen zailtasunak sortu dituztenean, Ertzaintza nahi dute petxero, 25 urtean gure herri eta kaleetako segurtasuna bermatu duen polizia".
Kale erasoen inguruan Elorzak egindako adierazpenak "demagogikoak" dira Balzaren iduriko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu