Kalean eman behar izan dute prentsaurrekoa Nafarroako Gazte Sozialisten zuzendaritzako kide ohiek

2007ko abuztuaren 10a
11:24
Entzun
PSNko gazteen zuzendaritzak dimititu egin zuen atzo iluntzean, PSOEk NaBairekin eta NEBrekin gobernua osatzea galarazi dielako Nafarroako sozialistei. Dimisioaren inguruko azalpenak emateko prentsaurrekoa antolatu zuten gaur goizean PSNren egoitzan, baina, azkenean, kalean egin behar izan dute Carlos Chivite PSNko idazkari nagusiak debekatu egin dielako komunikabideen aurreko ekitaldia egoitza barruan egitea.

Irene Lapuerta zuzendaritzako idazkari nagusiak azaldu duenez, beren iduriko akats handia da Gobernua UPNri ematea, eta PSOEren galarazpenak erabakimenik gabe utzi du PSN. Nafarroako sozialisten zuzendaritzari eskatu diote eurek bezala koherentziaz jokatzeko dimisioa emateko.

Oraingoz PSNko kide izaten jarraituko dutela adierazi dute, baina gogoeta aldi bat abiatuko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.