Kamioi batek eta bi autok elkar jo dute Donostiako saihesbidean, eta mutil gazte bat zauritu da

2008ko abuztuaren 26a
11:01
Entzun
Kamioi batek eta bi autok elkar jo dute gaur goizeko seiak inguruan A-8 autopistan, Donostiako Intxaurrondo auzoaren parean. Ondorioz, A.R.L.A. 28 urteko mutil gaztea zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera. Izan ere, autoaren hondakinek zangoak harrapatu dizkioten, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Istripua gertatu eta zauritua artatu bitartean, errepidea erabat itxita egon da bi noranzkoetan. Gero, bideetako bat ireki dute, baina 5 kilometro inguruko ilarak sortu dira goizeko lehen orduan. 08:30 inguruan ireki dituzte bide guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.