Errepideak

Kamioi istripu baten ondorioz gau guztian itxita egon ondoren ireki dute A-8a Errenteria parean

2006ko maiatzaren 5a
12:25
Entzun
Zekorrak garraiatzen zituen kamioi bat irauli zen atzo gauean A-8 autopistan, Errenteria (Gipuzkoa) parean, Bilborako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, hainbat zekor hil dira, baina horrez gain, ia gau guztian itxita egon da errepidea, aipatutako noranzkoan. Goizeko 09:30etan ireki dute, baina auto ilara handiak sortu ditu.

Kamioia eta hildako zekorreak kentzeko, eta, oro har, istripuak eragindako txikizioak garbitzeko moztuta egon da A-8a, Errenteria parean, atzo gaueko hamaiketatik. Goizeko 09:30etan ireki dute.

N-1 errepidetik, Oiartzundik, bideratu du Ertzaintzak Bilbo alderako trafikoa, baina, hala ere, auto ilara handiak sortu dira. Oraindik ez da guztiz bere onera etorri trafikoa inguru horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.