Ezbehar handia gertatu zen atzo gauean N-223 errepidean, Fuenmayor (Errioxa, Espainia) parean: bi kamioik aurrez aurre talka egin zuten, eta bietako baten gidaria, 57 urteko JJ.M.L. Cabanillaskoa (Nafarroa), hil egin zen. Beste kamioiaren gidaria, berriz, arin zauritu zen. Hura ere euskal herritarra zen: Tolosako (Gipuzkoa) 51 urteko S.A.U.
21:50 aldera gertatu zen ezbeharra, eta Logroñoko suhiltzaileek atera behar izan zuten hildako kamioilaria ibilgailuaren hondakin artetik.
Kamioilari nafar bat hil da istripuz Espainian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu